Itxitura (topologia)

Intuitiboki, espazio topologiko bateko A azpimultzo baten itxitura A multzotik “hurbil” dauden edo A-n dauden puntu guztiek osatzen duten multzoa da.  Beste modu batean esanda, itxitura A multzoaren eta bere “mugaren” arteko bildura bezala defini daiteke.

Definizio formalago bat emanez, itxitura A multzoa barruan duten multzo itxi guztien arteko ebakidura da.

A multzoaren itxituran dagoen puntu bati, A-ren puntu itsatsia deitzen zaio.

Itxituraren kontzeptua era askotan erlazionatuta dago barrualde kontzeptuarekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne